|
:: ZER DA ERROLDA?
Udal errolda, udalerri honetan bizi diren herritar guztiek izena ematen duten administrazio erregistroa da. Euren datuek udalerrian bizi direla frogatzen dute.
Legearen arabera, Espainian bizi den orok derrigorrez eman behar du izena bizi den udalerriko erroldan.
:: ZERTARAKO BALIO DU?
Errolda agiria Espainian ematen den denboraren ziurtagiria da, herritartasuna eta legezko egoera gorabehera, hau da, bertan etxebizitza duen ala ez gorabehera. Erroldan izen emateak udalerriko herritarra dela ziurtatzen du.
Aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:
• NANaren kopia
• Atzerritarra izanez gero, pasaportearen edo egoitza txartelaren kopia.
• Etxebizitza horretan bizi dela ziurtatzen duten eskrituren, errenta kontratuaren edo ordainagirien (argia, gasa, ura, zaborra...) kopia.
Hala ere, Udalak eskatzailea udalerrian bizi dela ziurtatuko du.
:: Inprima ezazu inprimakia bete ahal izateko. Bete eta gero hurbildu zaitez Udaletxera. |