2010eko Irailaren 5-a, Igandea
Hasiera >> Iragarpenak, bandoak eta ediktuak
Fotografías de Sopuerta

IRAGARPENAK, BANDOAK ETA EDIKTUAK

EUSKARA IKASTAROAK EGITEAGATIKO DIRU-LAGUNTZAK.

Mota Iragarkia
Titulua EUSKARA IKASTAROAK EGITEAGATIKO DIRU-LAGUNTZAK.
Data 25/09/2008
Iraungarritasuna 30/11/2008
Gaia

Sopuertako herritarroi gogorarazi nahi dizuet euskara ikastaroak egiteagatiko diru-laguntzen emakida arautzen duen 10 zk.ko ordenantzarekin bat -2008ko martxoaren 11ko 50. zk.ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua-, eskariak aurkezteko epea 2008ko irailaren 1etik urriaren 30era bitartean egongo dela zabalik.

Udal Erregistroan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabide orria, behar den bezala beteta. Eskabide-orria eskuragai dago Udaletxeko Idazkaritzan. 

b) NANaren fotokopia. Adingabekoek NANik ez badute, legezko tutoreen edo zaindarien NAN zenbakia jarri beharko dute eskabide-orrian. 

c) Ikaslea ikasten aritu den euskaltegiak edo HABEk homologatutako ikastegiak egindako ziurtagiria. Ziurtagiri horretan ondoko hauek zehaztu beharko dira:
- Matrikularen zenbatekoa.
- Ikaslea eskolaratu den orduen portzentajea. Emandako orduak eta ikasleak jasotakoak zehaztuko dira.
- Epe horretan egindako maila edo mailak, eta gainditu dituen ala ez.
- Aprobetxamenduari buruzko kalifikazioa.
- Ikastaro hau egiteko ez duela beste subentziorik jaso ziurtatzen duen adierazpena.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara.

Sopuertan, 2008ko irailaren 23an

ALKATEA
Izp.- Emilio Reina Laiseca

Eranskina Ez dago eranskinik

Zerrendara itzuli

Barrio Mercadillo, 48 - 48190 SOPUERTA - Tfn: 946 504 052 Fax: 946 504 002 - udala@sopuerta.biz - Lege oharra - XHTML - CSS - A-A